Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda
12 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Elementu mota
Data
Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Arizkun: San Joan 2014 Zortzikoa
Dantzan 2014/07/08 — etiketak: , , , , , , , ,

San Joan eguna Arizkunen eta mutil-dantzan plazan, eguerdian. Honakoan Zortzikoa ageri dira dantzatzen arizkundarrak. Zortzikoa Arizkungo San Joan egunean. Irudiak: Eire Vila. Arizkun, 2014-06-24.

Non kokatuta Bideoak
Arizkun: San Joan 2014 Hiru puntukoa eta Billantzikoa
Dantzan 2014/07/22 — etiketak: , , , , , , , , ,

San Joan eguna Arizkunen eta mutil-dantzan plazan, eguerdian. Honakoan Hiru puntukoa eta Billantziko mutil-dantzak ageri dira dantzatzen arizkundarrak.

Hiru puntukoa
Erdizke - Eskuin eta hiru (besoak goiti) - Ezker batekin - Eskuin batekin (9 aldiz)
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker hirukin (bg) - Eskuin batekin (Bitan)
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker batekin - Eskuin batekin (11 aldiz)

Billantziko
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker batekin - Eskuin batekin
Ezker batekin - Eskuin batekin (6 aldiz)
Ezker hirukin - Eskuin batekin (2 aldiz)
Erdie gibelat eta urratsak (neurririk gabe) - Hiru txalo - Eskuinet eta urratsak (ng) - Hiru txalo
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker batekin - Eskuin batekin
Ezker batekin - Eskuin batekin (2 aldiz)
Ezker hirukin - Eskuin batekin (2 aldiz)
Erdie gibelat eta urratsak (neurririk gabe) - Hiru txalo -Eskuinet eta urratsak (ng) - Hiru txalo
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker batekin - Eskuin batekin
Ezker batekin - Eskuin batekin (2 aldiz)

Hiru puntukoa eta Billantziko mutil-dantzak Arizkungo San Joan egunean. Irudiak: Eire Vila. Arizkun, 2014-06-24.

Non kokatuta Bideoak
Arizkun: San Joan 2014 Añoar-xume
Dantzan 2014/06/25 — etiketak: , , , , , , , ,

San Joan eguna Arizkunen eta mutil-dantzan plazan, eguerdian. Honakoan Añarxume, Añoar-xume edo Añuar-xume mutil-dantza ageri dira dantzatzen arizkundarrak. 

Bederatzi zati edo buelta ditu Añoar xume mutil-dantzak. Zati bakoitzean hiru aldiz markatzen dira puntuak. Batetik bostera, eskilaran gora eta behera dantzatzen dira puntuak: lehen bueltan bakarra, bigarrenean bi puntu, hirugarrenean hiru, laugarrenean lau, bosgarrenean bost, seigarrenean lau, zazpigarrenean hiru, zortzigarrenean bi eta bederatzigarrenean bakarra berriz. Hona hemen Añoar Xume dantzatzeko Arizkunen erabili ohi den urrats segida, Larraldetarrek proposatutako izenekin:

Puntu bat (Lehen aldian soilik, hortik aurrera zati bakoitza ondoko urratsean, ebatsi urratsean hasten da).

Ebatsi
Osua bixi
Ebatsi
Puntu (1, 2, 3, 4, 5, 4, 3, 2, 1)

Ebatsi
Osua bixi
Ebatsi
Puntu (1, 2, 3, 4, 5, 4, 3, 2, 1)

Ebatsi
Osua bixi
Ebatsi

Aintzinet pasa
Ezker batekin (9. bueltan ezker hirurekin)
Gibelat pasa
Eskuin batekin
Puntu (1, 2, 3, 4, 5, 4, 3, 2, 1)

Añoar-xume mutil-dantza Arizkungo San Joan egunean. Irudiak: Eire Vila. Arizkun, 2014-06-24.

Non kokatuta Bideoak
Arizkun: San Joan 2014 billantziko txiki, zahar-dantza eta mando zaharraine
Dantzan 2014/08/04 — etiketak: , , , , , , , , , , , ,

San Joan eguna Arizkunen eta mutil-dantzan plazan, eguerdian. Honakoan Billantziko-txiki, zahar-dantza eta mando-zaharraine mutil-dantzak ageri dira dantzatzen arizkundarrak. Billantziko txiki eta bere itzulia, billantziko zaharra dantzatzen dute lehenengo. Segidan zahar-dantza eta azkenik mando zaharrarena edo mando zaharraine. Nahiko ohikoa izaten da mutil-dantza sorta hau segidan dantzatzea. Hemen urratsak:

Billantziko txiki
Erdizke - Eskuin eta hiru (besoak goiti)
Ezker batekin - Eskuin batekin
Ezker - Eskuin - Ezker batekin - Eskuin batekin (Bitan)

Billantziko zaharra (Billantziko txikiaren itzulia)
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg)
Ezker batekin - Eskuin batekin
Aitzinet pasa - Ezker batekin - Gibelat pasa - Eskuin batekin (Bitan)
Aitzinet pasa
(Osoa bitan)

Zahar-dantza
Erdizke batekin - Ebatsi (Bitan)
Aitzinet pasa - Ezker - Ebatsi (Bitan)
(Osoa bitan)

Mando zaharraine
Aitzinet pasa - Ezker - Gibelat pasa - Eskuin
Aitzinet pasa - Ezker Batekin - Eskuin - Ezker batekin - Eskuin batekin (Bitan)
Salto bat
(Osoa bitan)

Billantziko-txiki, zahar-dantza eta mando-zaharraine mutil-dantzak Arizkungo San Joan egunean. Irudiak: Eire Vila. Arizkun, 2014-06-24.

Non kokatuta Bideoak
Arizkun: San Joan 2014 Muxikoa
Dantzan 2014/09/04 — etiketak: , , , , , , , , ,

San Joan eguna Arizkunen eta mutil-dantzan plazan, eguerdian. Honakoan Muxikoa mutil-dantza ageri dira dantzatzen arizkundarrak. Mutil-dantzaren segida osoko urratsak jarri ditugu hemen behean, Patxi Larraldek irakasteko erabili ohi dituen urrats izenekin.

Muxikoa
Bi urrats - Osua [2-etan]
Aitzinet pasa - Ezker batekin - Eskuin bikin [2-etan]
Aitzinet pasa - Ezker bikin - Eskuin batekin [2-etan]
Aitzinet pasa - Ezker batekin - Gibelat pasa - Eskuin batekin
Ezker - Eskuin batekin
Lau urrats (bg) - Bide eta Osua [2-etan]
Osua - Ezker batekin - Osua - Eskuin batekin [2-etan]
Bi urrats (bg) - Ezker (bg) - Bi urrats (bg) - Eskuin batekin [2-etan]
Osua - Ezker batekin pikatue - Eskuin bikin [2-etan]
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Eskuin batekin
Aitzinet pasa - Ezker batekin - Gibelat pasa - Eskuin batekin [2-etan]
Aitzinet pasa - Ezker batekin - Eskuin batekin [2-etan]
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker batekin - Eskuin batekin
Osua eta Aitzinet pasa - Ezker batekin - Gibelat pasa - Eskuin batekin [2-etan]
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker batekin - Eskuin batekin
Aitzinet pasa - Ezker batekin - Gibelat pasa - Eskuin bikin
Ezker batekin - Eskuin bikin - Ezker batekin- Eskuin batekin

Muxiko mutil-dantza Arizkungo San Joan egunean. Irudiak: Eire Vila. Arizkun, 2014-06-24.

Non kokatuta Bideoak
Mutil-dantzak
Dantzan 2016/06/15

San Juan jaiak ospatzen dira Arizkunen eta mutil-dantzak dantzatzeko aukera dago. Hona hemen San Juan jaietako egitaraua:

Ekainak 21, ostirala

  • 20:30 mutil dantza eta gaita

Ekainak 22, larunbata

  • 20:30 mutil dantza eta gaita

Ekainak 23, igandea

  • 11:00 Baztango dantzariak eta herriko haurrak
  • 20:30 mutil dantzak

Ekainak 24, astelehena

  • 12:00 mutil dantzak
  • 21:00 mutil dantza eta gaita

 

Arizkun: San Joan 2014 [Bideo sorta]

Non kokatuta Agenda
10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean
Kattalin Agerre 2022/06/30 — etiketak: , ,
Oihartzun handia izan du Lekeitioko Kaxarranka lehen aldiz emakume batek dantzatzeak. Olatu hori baliatu nahi genuke emakumeek dantzan emandako  beste pauso eta lorpen batzuk goraipatzeko. Ez dezagun lortutakoa ahaztu, mutil-dantzetatik kaxarrankara, 10 pauso, 10 mugarri emakumeek dantzan berdinta...
Non kokatuta Komunitatea / Kattalin Agerre
Buletina 2015-06-26
Dantzan 2016/05/31
Non kokatuta Buletina
Buletina 2019-06-21
Dantzan 2019/06/21
Non kokatuta Buletina
Euskal Dantza / Basque Dance
Dantzan 2021/05/27 13:14
Euskal Dantza / Basque Dance, Oier Araolaza, Etxepare Institutua (2021) (PDF)
Non kokatuta Fitxategiak